XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egin zuan, bada!.

BAZEZAKEAN! Alguztiduna bait zan.

Ama neurririk gabe maite zuana gañera ta, Jainkoaren ematea, maitasunaren araberakoa da gero!.

Naiz-eta artarako, legez gaiñeko bereizkuntza ta doai bakanak bear izan.

Zana zala!.

ZEGOKION! Bai orixe!.

Jesukristo Aita Betikoaren eta Mariaren Seme izango zan. Biena.

Jainko bezela, Aitarena.

Ama Birjiñarena, gizon zanez.

Jainko-Seme, betitik.

Mariarena, sortalditik.

Giza-izatea eman zezaion, Jainkoak egiña ta aukeratua, pekatari izandakoagandio? Baita zera ere!.

Jainkoak aingeruak eta gure lenengo gurasoak, goi-graziz ederturik egin zituan.

Bere Ama izango zana, etzuan, bada, aiek aiñako egingo? Baldinbaitere!.

Andre Marik, danik txikien dan pekatu bat, e. b. gezurtxo bat? Esatea ere!.

Astunxeagoa litzake, bada, jatorrizkoa.

Gezurra ta grazi-bizitza uztartu ditezke.

Jatorrizkoa eta grazia ez, berriz! Beraz....